88 dira jada azaroaren hasierako egun horietan euskararen erabilera errazteko konpromezua hartu duten merkatariak. Ehundik gertu dagoen zifra horretatik guztiek ez dute euskaraz egiteko erraztasun bera, eta hainbat galdera datorzkie burura: nola egin euskaraz egin nahi duenari bidea errazteko euskaraz egiten ez badugu? Zer egin dezakegu?
Galdera horiei eta beste batzuei erantzun bat eman nahian ¿Compartimos? tailerra emango da bihar Zabalarte etxean. Arratsaldeko 14.30ak eta 16.30ak bitartean izango da gazteleraz, eta euskarazko zerbitzua erraztu nahi duen merkatari guztiei zuzendurik dago.
Togaguneak eskainiriko tailerra izango da. Merkatariei zer eskaini duten, zer eskaini dezaketen eta bai egun berezi horietan zein hortik aurrera zer egin dezaketen argitzeko pautak emango dira.
Zer nahi dugu euskararentzat eta non kokatu nahi dugu eleanitza den Agurain batean? Erantzunak bilatzeko eta aurkitzeko… zoaz bihar Zabalartera!