GOMENDIOAK

Euskaraz bizitzeko gomendioak: euskaldunak aktibatzekoak

– Aguraindarren %29k erabil dezake euskara, euskaraz hitz egiteko gai baita. Beraz, 1413 lagunekin euskaraz egitea zure esku dago, zure hautua da. 75 ORDU EUSKARAZ egitasmoan jokabide aktibo hori izango duten 200 parte hartzaile lortzeko bidean gara: NIK75 kanpainan gero eta gehiago gara.

  • Zuk euskaraz egiten baduzu, zure ingurukoek ere egingo dute. Jokabide hori euskararen erabileraren biderkatzaile esponentziala da. Agian, gaur egun erdaraz hitz egiten diezun batzuk euskaldunak dira; aldatu ohitura hori. Azalduiozu zure erabakia, edo besterik gabe, hasi eta jarraitu euskaraz; aktibatu besteak zure jokabidearekin, haiek jarraituko dizute eta.
  • Agurtu ondoren, edonon eta edonorekin esan lehenengo hitzak euskaraz; horrek lagunduko dizu euskaldunak identifikatzen. Ez oinarritu itxuran, adinean, jatorrian… euskaraz edo erdaraz egiteko. Pentsatu beharrik ez dago; beti euskaraz eginez gero, sorpresa ederrak hartuko dituzu. Har ezazu jokabide normaltzat guztiei euskaraz egitea. Horrela, honi bai honi ez egitearen stress linguistikoa saihestuko duzu.
  • Gerta liteke “eh?” esatea; agian ez dizu ondo entzun edo ulertu… errepikatu euskaraz. Ez pentsatu euskaraz ez dakienik; ez hasi zu erdaraz!

– Agurainen %55ek ulertzen du euskaraz egiten badiozu: 2140 lagunek. Horrek elkarrizketa elebidunak sustatzeko aukera ematen dizu. Euskaraz egiteko gai ez diren askok gozatuko dute zuk euskaraz egiten badiezu.

  • Zuk egin euskaraz lasai, nahiz eta besteak erdaraz erantzun, ulertuko dizu. Berak erdaraz eta zuk euskaraz, zergatik ez? Ez da zaila, ohitura kontua baizik. Euskaraz egitea ez da edukazio txarrekoa, kontrakoa baizik. Euskaraz edonon eta edonorekin egitea naturaltasun osoz hartzea komeni da.
  • Orain arte erdaraz egin duzun batzuekin adostu, haiekin zuk euskaraz egin nahi duzula. Badakizu zerbait ulertzen dutela (euskaltegian ibilitakoak dira, seme-alabek D ereduan ikasten dute… ) Proposatu: “¿Qué te parece si yo te hablo en euskara? ¿Tu entiendes un poco? Nik poliki hitz egingo dizut… Bai?”
  • Poliki hitz egin, hiztegi erraza erabili, keinu batzuk erabili… horrela ez dizu esango ez dizula ulertu. Ulertu ez duela esaten badizu, saiatu keinuen bidez, saiatu eusten. Nahi baduzu, esaiozu erdaraz ea moldatuko zareten keinuka eta euskaraz… bilatu konplize bat.

– Arabarren %64k euskararen aldeko iritzia du. Ez dira hainbeste urte pasatu Agurainen euskara galdu zenetik, ez dira 200 urte, eta Aguraingo erdaldunek oraindik hitz asko erabiltzen dituzte euskaraz (Olbea, atxun, txindurri, hondarrak… ) baita toponimia ere (Arrigorrista, Madura, Egileor…) Euskaltegia eta ikastola 1972 eta 1973an abiatu ziren, geroztik asko dira horietan ikasi duten aguraindarrak. Agurainen 400 familiak erabaki dute bere seme-alabak euskara hutsezko ereduan eskolaratzea. Baliatu ezazu euskararen aldeko iritzia.

  • Bilatu konplizeak, erdaldun asko zure alde daude eta. Konturatu gabe motibatuko dituzu eta euskara ezagutzeko gogoa piztuko diezu. Agian, euskaltegian izena ematera animatuko dituzu.
  • Agurrak, aginduak, errutinak, esaldi motzak… erabili lasai!
  • Ikerlariek diote eguneroko elkarrizketen %80 motzak edo oso motzak direla. Baliatu hori jende askorekin euskaraz egiteko: tabernetan, erosketak ordaintzean, bankuan… Betiko esaldiak dira, intuizioz ere uler daitezkeenak; hitz errazak,  esaldi motz-motzak.

-Euskaraz ez badaki, berak esango dizu. Zuk ez duzu erabaki behar ea ulertu duen ala ez, bera hori esateko gai da eta. Eutsiozu euskarari berak esan arte, berak esango dizu.

  • Solaskideak euskaraz ez dakiela esaten badizu, edo zuzenean berari gaztelaniaz egiteko eskatzen badizu, erabakia zure esku dago beti: irribarrez agurtu eta joan, erdarara pasatu… Zuk baloratu egoera.
  • Euskaraz jarraitzeagatik aurpegi txarra jarri edo hitzez erasotzen bazaituzte; ez ezazu itzuli erasoa, horrek kostu emozionala ekarriko baitizu. Ez justifikatu zure jokabidea: zure jokabidea justifikatzen duzunean, portaera hori zalantzan jar dezaten legitimatzen duzu eta. Saihestu itzazu ideologian, historian eta eskubideetan oinarritutako eztabaidak. Gogoan izan Oscar Wildek esandako hura: “arrazoia da mundu honetan ugarien dagoen substantzia: guztiek dute guztia, denbora guztian”.

-Irribarrea lagun! Teknika boteretsua da irribarrea; izan ere, aurrean dagoena motibatzeko balio du. Zuk eutsi zureari eta erakutsi daukazun irribarrerik hoberena!

-Edozein egoera lasai hartzea komeni da; irribarretsu, umorez eta jarrera eraikitzailez. Egoera gutxi sortuko zaizkizu zure gustukoak ez direnak. Edozein egoera lasai hartu, bestela nekatu egingo zara. Asertibitatean oinarritu, ez sufritu, zureari eutsi eta sentitu eroso zure buruarekin.

Aguraingo erdaldunentzako gomendioak, euskarari bidea emateko

 

Consejos para quien no sabe euskara y quiere facilitar la utilización del euskara en Agurain
Euskaraz ulertzen ez baduzu:

-Zuri euskaraz hitz egiten dizunak euskara praktikatu nahi du, besterik gabe. Ikastolan edo euskaltegian ikasi du, edo etxean transmititu diote, eta erabili egin nahi du. Eta zu bere konplize izan zaitezen saiatuko da, elkarri ulertzeko: berak euskaraz eta zuk erdaraz, keinuka… Lasai hartu, saiatu. Agian, uste duzun baino gehiago ulertzen duzu, intuizioa erabili… Probatu, eman aukera bat. Agurainen %29k daki euskaraz, 1413 lagunek.

– Berak euskaraz eta zuk erdaraz egiteko proposatzen badizute, esan BAIETZ. Probatu!

 

-Norbaitek zerbait esaten badizu eta zer nahi duen ziur ez badakizu, galdeiozu ea hori den esan nahi dizuna. Berak BAI edo EZ esanez moldatuko zarete.
Euskaraz ulertu bai, baina hitz egiten ez baduzu:

– Agurainen %55ek ulertzen du euskaraz, 2140 lagun zarete ulertzen duzuenak. Horrek elkarrizketa elebidunak sustatzeko aukera ematen du. Eskatu euskaldunari berak euskaraz egiteko eta zuk erdaraz egin lasai; esaiozu poliki hitz egiteko. Gozatuko duzue! Hitz berriak ikasiko dituzu, belarria egingo duzu…

-Izan zaitezte konplize. Euskaraz hitz egiten dizunari esaiozu, lasai,  ez duzula hitz egiten, baina zuri euskaraz hitz egiteko, saiatuko zarela ulertzen.

-Taldean zaudetenean, bertan euskaldunak badaude, animatu besteak euskaraz egitera. Ikusiko duzu nola, denbora laburrean, gero eta gehiago ulertuko duzun!

-Nahiz eta zu euskaraz ez mintzatu, har ezazu besteari ulertzeko jarrera: eskatu berriro esateko, polikiago hitz egiteko, erabili keinuak…

 

Euskaraz pixka bat hitz egiteko gai bazara:

-Nahiz eta euskara gutxi jakin, erabil ezazu: agurrak, hitzak, aginduak, errepikatzen diren esaldi motzak… Arian-arian hobeto egingo duzu eta zurekin dagoen euskalduna poz-pozik jarriko da.

No entiendes el euskara:

-La persona que te habla en euskara quiere practicar el euskara, simplemente. Lo ha aprendido en la ikastola, en el euskaltegi o se lo han enseñado en casa. Intentará que seáis cómplices, que lleguéis a entenderos: ella en euskara y tú en castellano, con gestos… Tómatelo con tranquilidad, inténtalo. Tal vez sepas más de lo que crees y con un poco de intuición y unos gestos… Pruébalo, dale una oportunidad. 1413 aguraindarras hablan en euskara.

-Si te preguntan si te parece bien que te hablen en euskara aunque tu hables en castellano, di que sí, pruébalo. El estar a favor del euskara es dar una oportunidad de hablarlo a quien lo sabe.

-Lo que crees que te ha dicho, formúlaselo en forma de pregunta. Con una pregunta y un SI/NO os podéis llegar a entender. Las/os que hablan euskara estarán encantadas/os de que os podáis relacionar de esa forma.

Entiendes el euskara pero no lo hablas:

-En Agurain el 55% entiende el euskara, 2140 personas. Esto da la opción de realizar conversaciones bilingües. Puedes pedirle a la persona euskaldun que te hable en euskara, tu puedes hablarle en castellano, dile que te hable despacio. Saldréis las/los dos ganando y, además, mejorarás tu nivel de euskara, irás entendiendo cada vez más…

-A quien te habla en euskara dile con toda tranquilidad que no lo hablas, que le vas a contestar en castellano, pero que lo entiendes y que te puede hablar en euskera.

-Si estás en un grupo entre personas que sabes que hablan en euskara, anímales a que hablen en euskara. Ya verás como, enseguida, irás entendiendo cada vez más.

-Aunque no hables euskara ten una actitud de intentar entenderlo: pide que te repitan lo que han dicho: “Esan berriro, mesedez”, pide que hablen más despacio “Poliki, mesedez”, utiliza los gestos…
Hablas algo de euskara:

-Aunque sepas poco euskara, utilízalo:  saludos, palabras sueltas, imperativos, esas frases que se repiten continuamente… Practicándolas mejorarás y la persona que habla euskara estará encantada.

 

Advertisements