Agenda

¿Compartimos? Aguraingo merkatarientzako tailerra

2016-09-20 compartimos tailerra

88 dira jada azaroaren hasierako egun horietan euskararen erabilera errazteko konpromezua hartu duten merkatariak. Ehundik gertu dagoen zifra horretatik guztiek ez dute euskaraz egiteko erraztasun bera, eta hainbat galdera datorzkie burura: nola egin euskaraz egin nahi duenari bidea errazteko euskaraz egiten ez badugu? Zer egin dezakegu?

 

Galdera horiei eta beste batzuei erantzun bat eman nahian ¿Compartimos? tailerra emango da bihar Zabalarte etxean. Arratsaldeko 14.30ak eta 16.30ak bitartean izango da gazteleraz, eta euskarazko zerbitzua erraztu nahi duen merkatari guztiei zuzendurik dago.

 

Togaguneak eskainiriko tailerra izango da. Merkatariei zer eskaini duten, zer eskaini dezaketen eta bai egun berezi horietan zein hortik aurrera zer egin dezaketen argitzeko pautak emango dira.

 

Zer nahi dugu euskararentzat eta non kokatu nahi dugu eleanitza den Agurain batean? Erantzunak bilatzeko eta aurkitzeko… zoaz  bihar Zabalartera!

Advertisements
Estandarra
Agenda

TELP tailerra irailaren 17an, euskaraz eroso aritzeko teknikak

Beldurrik gabe euskaraz aritu behar zela izan zen plazaraturiko azken mezua; beldurrak sutara bota eta edonon eta edonorekin euskaraz aritzeko ausardia atera. Ez da erraza izaten hori ordea %100ean euskalduna ez den inguru batean. Nahiz eta euskaraz ulertu, zenbait lekutan gaztelaniaz aritzeko ohitura oso barneratua dago. Hori aldatzea da hain juxtu hilaren 17ko TELP ikastaro honetan irakatsiko dena.

2016-05-26 euskahaldu tailerra 2

Emunek eskainitako tallera izango da, TELP ikastaroa hain zuzen. Bertaratutakoek euskaraz eroso, beldurrik gabe edonon eta edonorekin aritzeko teknikak ikasi ahal izango dituzte. Esan bezala datorren larunbatean izango da, irailaren 17an, Zabalarte etxean goizeko 10.00etatik eguerdiko 14.00ak arte.

Aguraindarrek euren burua ahaldundu, aktibatu eta inguruan eragina izatea izango da helburua. Nahikoa baita batek euskaraz egitea besteek ere erabaki bera hartu eta euskaraz jarraitzeko.

Ikastaroa dohainik izango da eta ez dago izena eman beharrik. Animatu eta bertaratu zaitez!!

2016-09-17 euskaraz eroso tailerraAzaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

Estandarra
Agenda

Beldurra sutara, 75 ordu euskaraz egiteko beldurrik ez.

14183706_1251092728243721_6199843203474490309_n

Aurtengo urtea berezia izaten ari da Aguraindarrontzat; euskaraz bizitzeko hautua egin eta buru belarri baitabil Agurain 75 ordu Euskaraz ekimenaren atzean dagoen lan taldea.

d7d4d332-3981-4208-94d2-9205500c4b02

Urtero bezala pasa den abuztuaren 29an San Juan sua piztu zen aspaldiko ohiturei eutsiz. Azken urteotan egin den bezelaxe Jeiki dantza taldea izan zen suaren inguruko ikuskizuna antolatzeko arduraduna, eta aurten eskaera berezi batekin gainera: gaitzat 75 ordu Euskaraz ekimena hartzea.

14100388_776813079126689_8473661139293260406_n

Dantza, antzerkia, musika…. ikuskizun borobil borobila izan zen dantza taldeak plazan eskaini zuena. Gainera, ondo baino hobeto jakin zuten transmititzen ekimen honekin zabaldu nahi den mezua: beldurrik ez, euskaraz lasai egiteko eta bizitzeko beldurrik ez.

14203214_1251091624910498_4307677765890824652_n

Bakoitza bere lekutik beldurrik gabe aritzeko eskaera egin zuen Agurainen kondaira den La Zocorrak. Beldurrik gabe euskaraz egin, entzun, transmititu, jolastu…. Beldur guztiak hartu eta sutara!!

unnamed-4

Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

Estandarra
EGITASMOA

BOST HILABETE JADA

Bost hilabete jada Agurainen 75 ordu euskaraz martxan hasi zenetik

Jada badira bost hilabete Agurainen 75 ordu euskaraz ekimena martxan jarri zenetik, Agurainen euskaraz bizitzeko hautua egin dutenen kanpaina hain zuzen ere. Ordutik hainbat ekintza eraman dira aurrera ekimena ezagutzera eman ahal izateko.

Euskaraz bizitzeko erabakia hartu duten hainbat aguraindar martxoaz geroztik elkartzen hasi eta maiatzean aurkeztu zen jende aurrean ekimena. Ez da jai bai, ezta ekintzaz beteriko egun bat ere; euskara eguneroko arlo guztietara eramateko ekimena da, edonon eta edonorekin euskaraz. Halaxe aurkeztu zen udaberrian eginiko ekitaldian.

Harrezkeroztik hainbat zita izan dituzte Aguraingo euskaldunek; hitzaldiak, euskaraz edonon eta edonorekin eroso sentitzeko TELP tailerra, ostiralero pintxo potea, kontzertuak, irakurketa musikatua… guztiak pixkanaka pixkanaka herrian presentzia lortu eta Agurain prestatzen joateko. Horixe izan baita hilabete hauetako helburuetako bat, herria euskaraz bizi nahi duten guzti horiek eroso senti daitezen prestatzea.

Eginiko lan horrek bere emaitzak eman ditu, eta 200 lagunek sinatu dute dagoeneko azaroaren 8, 9, 10 eta 11an euskaraz edonon eta edonorekin egiteko konpromezua. Horrekin batera herriko 80 kolektibo eta negoziok egun horietan euskararen erabilera erraztuko dutela bermatu dute. Mapa bat osatu da informazio guzti horrekin, herrian jakin dadin nork egin duen ekimenarekin bat.

Abuztua iristearekin batera oporrak ere iritsi dira leku gehienetara, eta baita hona ere. Hilabeteko geldialdia izango du kanpainak eta irailean bueltatuko da berriz indarberriturik.

Udazkenean izango du ekimenak azken txanpa eta ordurako ekintza gehiago, taller gehiago, musika… pentsaturik daude dagoeneko. Herria prestatzen eta aktibatzen jarraitzeko gomendioak aurkeztuko dira, bai euskaldunentzat eta baita erdaldunentzat ere. Euskaldunek euren burua aktibatu dezaten euskaraz egin ahal izateko eta erdaldunek jakin dezaten euskaraz bizi nahi duenari bidea nola erraztu.

Irailean jarraituko du hortaz kanpainak bere martxa. Bitartean parte hartzaileei ere jarri zaie lana ordea… NIK75 kamixeta jantzi eta oporretarako aukeratutako leku horretan argazkia atera, ondoren Facebooken publikatu eta zabaldu munduan leloa!!

Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

 

Estandarra
Sin categoría

Irten hizkuntzaren armairutik liburua eskuragai egoitzan; hartu, eraman eta gozatu!

 

Nork ez du bizi izan horrelako egoeraren bat?  Txikitatik erdaraz egin duzun lagunarekin euskaraz hitz egiten hastea ezinezkoa dela pentsatzea; denak erdaraz ari diren bileran zerbait euskaraz galdetu eta guztien begiradak zugan iltzatuta sentitzea; edo hizketan ari zaizuna aditz egokia ahoratu ezinik dabilela somatu orduko erdarara jotzea”. Denok ezta??? Ba guzti horiek eta gehiago uztartzen dira Irten hizkuntzaren armairutik liburuan. 2010ean katalanez argitaratu zen Sortir de l’armari lingüístic lanaren euskarazko egokitzapena da, EMUNek Euskal Herrian eman dituen TELP tailerretako esperientzietan oinarritua. Bi ale dauzkagu egoitzan, eta eskuragai daude zuetako edonork hartu, etxera eraman eta irakurri ahal izateko.

irten hizkuntzaren armairutikOstiral arratsaldero egoitzan edota mail bidez agurainen.euskaraz@gmail.com helbidean egin daiteke eskaera. Jada egoitzan daude; eskatu, eraman eta 10 egun izango dituzu irakurri eta berriro bueltan ekartzeko. Euskaraz bizitzeko gida bat da, nola egin aurre egunero parean jartzen zaizkigun traba txiki horiei, nola egin frente naturaltasunez eta erdarara jo gabe.

 

Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

 

Estandarra
Agenda

Gaizka Garitanorekin solasaldia, BERTAN BEHERA GELDITU DA

Ekainak 9, osteguna, Agurainen programatuta zegoen Gaizka Garitanoren solasaldia BERTAN BEHERA geratu da, Garitanoren azken momentuko betebehar profesionalengatik.

Barkatu eragozpenak.

 

Garitanotasun: Jatortasun eta dotoreziaz hizkuntza eskubideen defentsa egitea. Hemen eta han. Horrela zabaldu da mugikorrez mugidor Gaizka Garitanok egunero bai bere lanean eta baita bere bizitzan ere aurrera eramaten duena. Euskaltzale amorratua izanik Eibar futbol taldeko entrenatzailea zelarik Almeriako prentsa aretoan gertaturikoa gogoan dugu denok, baina hortik haratago da euskaltzale Gaizka.

 

Bere hizkuntza hautua futbolean, egunerokoan, kalean, zailtasunak, erraztasunak… guztiak komentatu ahal izango dira berarekin izango dugun solasaldian. .

2016-06-09 gaizka garitano SOLASALDIAOstegun honetan, hilaren 9an arratsaldeko 19.00etan Zabalarte etxean. Etorri eta gozatu.

Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

Estandarra
Agenda

Euskaraz eroso sentitzeko teknikak EUSKAHALDUN tailerrean

Joan zen ostegunean, hilaren 26an, Euskahaldun tailerra ospatu zen Aguraingo Zabalarte etxean. Euskaraz edonon eta edozeinekin eroso sentitzeko teknikak ikasi nahian, 30 lagun gerturatu ziren aretora eta arreta handiz jarraitu zituzten Mikel Urdangarinek emaniko aholkuak.

2016-05-26 euskahaldu tailerra 2

Ez ziren gutxi izan eman zituen jarraibideak… Hainbat eta hainbat aldiz kanpaina honetan entzun ditugun eta oraindik ere entzungo ditugun bi hitz erabili zituen berak ere: AHALDUNTZEA eta AKTIBATZEA. Bertaratu zirenei ohartarazi zien ahalduntzeko eta aktibatzeko erabakia egun batetik bestera bat batean har daitekeeen erabakia dela, baina hori lortzeko prozesua ez dela hain momentukoa, egunez egun egiten den prozesu lasai bat baizik.

 

Garrantzitsuena norberak sinestea da, norberak ahal duela pentsatzea, orduan hasiko gara ahaldun sentitzen. Egoera ezberdinetan norberaren jokatzeko modua horren araberakoa izango da, ahaldun izatearen edo ez izatearen sinismen mailaren araberakoa.

 

Arratsaldea ez zen teoria hutsean oinarritu, rol jokoen bidez eguneroko bizitzan ematen diren egoera anitz landu zituzten ikasle finek. Euskaraz eroso sentitzeko teknika horiek nola praktikan jarri, nola erakarri jendea euskaraz hitz egitera eta nola motibatu norberaren jarrerarekin inguruko jendea.

2016-05-26 euskahaldu tailerra 1

Bakoitzak badaki zein den euskaraz hitz egitearen eta euskaraz bizitzearen aldeko apustua zergatik egin duen. Partaide adina arrazoi izan ditzake kanpaina honek, eta euskahaldun adina arrazoi egon daitezke Euskal Herrian. Baina ez dago mailaketarik arlo honetan, arrazoi guztiak dira garrantzitsuak, pertsona euskaraz bizitzera eraman duen edozein arrazoi da garrantzitsua eta ona.

 

Ikasitakoa praktikan jartzea baino ez da falta. Erabakia hartua dago, eta prozesua hasi baino ez da egin….

 

Azaroaren 8, 9, 10, 11n, Agurainen, EGIN EZAZU EUSKARAZ EDONON ETA EDONOREKIN

 

 

Estandarra